Aurten azaroaren 25an urtero bezala Txurdinagatik emakumeen aurkako indarkeria salatu egin dugu.
Guretzat, data hau da:
Gogoratzeko biktima guztiak, eta haien senideak laguntzeko.
Kontzientziatzeko indarkeria matxista mota guztiez, ikasgelan eta gure harremanetan ere ager daitezkeen horiek.
Duintasunezko eta errespetuzko harremanak eraikitzen konprometitzeko, berdintasuna eta askatasuna oinarri dituztenak.
Guztiok gara pieza garrantzitsuak indarkeria hau desagerrarazteko. Elkarrekin, babesleku eta hezkuntza-espazio seguru bat sortzeko.
